Gizartea -

Ikerketa

Mossoek emakume bati begian tiro eman ote zioten ikertuko dute

Felipe Puig Barne kontseilariak ukatu egin zuen mossoek tiro egin zutela, baina argitara atera den bideo batek agerian uzten du Poliziak tiro egin zuela.

Esther Quintanari elkartasuna adierazteko manifestazioa. Argazkia: Efe
Esther Quintanari elkartasuna adierazteko manifestazioa.
Esther Quintanari elkartasuna adierazteko manifestazioa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manel Prat Esquadra Mossoen zuzendari nagusiak iragarri duenez, ikerketa irekiko dute mossoek emakume bati begian tiro eman eta begi horretatik itsu utzi zuten argitzeko; izan ere, argitara eman berri den bideo batean agerian geratu da mossoek tiro egin zutela greba orokorreko protestak isiltzeko.

Pratek Catalunya Radion azaldu duenez, Felipe Puig Barne kontseilaria barne txostenetan oinarritu zen tirorik ez zela izan ziurtatzeko: "Orain, irudi batzuek esan zuena gezurtatzen badute ere, kontseilariaren borondatea ez zen izan zalantza guztiak uxatzea".

"Zer gertatu zen aztertu beharko dugu, nork egin zuen tiro eta dagokion erabakiak hartu barne mailan", gaineratu du mossoen buruak.

Praten esanetan, greba orokorrean erabili zituzten jaurtigailuek ez dute masailezurra hausteko eta ikusmen nerbio bat ebakitzeko ahalmenik. Izan ere, horiek dira hain zuzen ere Esther Quintanak ezkerreko begian izan zituen zauriak.

"Munizio horren indarrak, teorian, ezin du horrelako zauririk egin. Hori dela eta, ikerketa egiten ari gara", adierazi du mossoen zuzendari nagusiak.

Kereila

Quintanak kereila aurkeztu zuen asteazkenean ustez tiroa (jaurtigaia edo gomazko pilota) eman zion agentearen eta horren nagusiaren kontra, "istilurik ez zegoen une batean" begian tiroa jaso zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea