Gizartea -

Madrilen

38 pertsona atxilotu dituzte haur-pornografiaren kontrako operazioan

Ukrainako, Errumaniako eta Alemaniako haurrei egindako abusuak bideoan grabatzen zituzten. Atxiloketa bat Nafarroan egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 38 pertsona atxilotu ditu Estatuan, horietariko bat Nafarroan, haur-pornografiaren salerosketaren kontra egindako nazioarteko operazioan.

Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren arabera, taldeak Ukrainako, Errumaniako eta Alemaniako haurrei egindako abusuak bideoan grabatzen dituzte.

Nazioarteko taldeak urtean 1,6 milioi dolar irabazten zituen abusuen DVDak Internet bidez 94 herrialdeetako erosleei salduta, espainiarrei barne.

38 atxilotuetako lauk haurrei sexu-abusuak ere egiten zizkieten, diru truke ala indarra erabilita. Horrez gain, grabazioak ere egiten zituzten, euren bideoak sortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea