Lurrikararen ondorioz dozenaka eraikin kaltetu dira, batzuk behera etorri eta hildakoak izan dira, tartean hilabete gutxiko haur bat eta lau urteko neskato bat. Tsunami arriskua baztertu bada ere, sustoa gorputzetik kendu ezinik daude milaka pertsona.