Mundua -
Ikerketa
HSBCk 1.900 milioi dolar ordainduko dizkio AEBei dirua zuritzeagatik
Nazioarteko isunak dituzten herrialdeei milioika dolarreko ustezko transferentziak egiteagatik hasitako ikerketa ixteko egingo du ordainketa.
Erredakzioa
HSBC banketxe britainiarrak 1.900 milioi dolar ordainduko dizkio AEBei dirua zuritzearekin lotutako ikerketa bat ixteko, entitateak berretsi duenez.
Orain laur urte hasi ziren banketxea ikertzen, nazioarteko isunak dituzten herrialdeei milioika dolarreko ustezko transferentziak egiteagatik.
HSBCren iragarpenak Standard Chartered-ek gaur bertan eginikoarekin bat egin du; izan ere, 327 milioi dolarreko bigarren isuna ordaindu beharko du urteetan Iranekin eginiko milaka transakzio AEBei ezkutatzeagatik.
Banketxearen eta Justizia eta Altxorraren agintarien arteko akordioa inoiz horrelako itunetan egon den ordainketa altuena izango da.
HSBC-ren eta Standard Chartered-en artean (burtsan kapitalizazio gehien duten bi banketxe britainiarrak) ordainduko duten isunen kopurua 2.500 milioi eurora iritsiko da.