Mundua -
AEB
CIAren ustezko torturak aztertzeko txosten bat onartu dute Senatuan
2001eko atentatuen ostean, CIAk ustezko terroristak atxilotu eta galdeketa egiteko erabili zituen jarraibideei buruzko txosten bat onartu dute.
Erredakzioa
Hiru urteko ikerketaren ostean, AEBetako Senatuko Inteligentzia Batzordeak CIAren ustezko tortura taktikak aztertzeko txostena onartu du. Giza eskubideen aldeko taldeek txosten horren berri ematea eskatu dute.
2001eko atentatuen ostean, CIAk ustezko terroristak atxilotu eta galdeketa egiteko erabili zituzten jarraibideei buruzko txosten bat onartu du batzorde horrek.
Gobernuari emango dioten txosten horrek CIAren zaintzapean dauden susmagarriei buruzko informazioa jasotzen du, eta espioitza agentziak erabilitako metodoen berri emango omen du.Batzordeak 2009ko martxoan hasi zuen ikerketa, eta txosten horrek ustezko terroristak atxilotu eta galdekatzeko baldintzak, eta agentziak eskaini zituzten datuak azaltzen ditu. Gainera, 20 ondorio nagusi eta gomendioak biltzen ditu.
Batzordeko presidenteak, Dianne Feinstein demokratak, azaldu duenez, txostena klasifikatuta geldituko da, eta Gobernuak erabaki beharko du argitara eman edo ez.
Adituen arabera, argitaratuz gero, George W. Bushen agintaldiko hainbat gertaera argituko lirateke.