Mundua -
AEBetan
Bi lagun hil dira Las Vegaseko kasino batean izandako tiroketan
AEBetako kasinoaren langiletako bat eta bere buruaz beste egin zuen gizonezko bat dira hildakoak.
Erredakzioa
Bi lagun hil dira Las Vegaseko Exacalibur kasinoaren atarian bart izandako tiroketa batean, tokiko komunikabideek jakitera eman dutenez. Kasinoaren emakumezko langiletako bat eta bere buruaz beste egin zuen gizonezko bat dira hildakoak, 'Las Vegas Review-Journal' kazetak zabaldu duenez.
Hotelaren langileek adierazi dutenez, ustezko erasotzailea hildakoaren mutil-laguna da. Emakumezkoaren aurka tiro egin ostean, bere burua hil egin du. Twitterren bidez hotelak zabaldu duenez, "aparteko jazoera izan da baina Poliziak horren kontrola hartu du dagoeneko".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea