Mundua -

Hauteskundeak Japonian

Nodak PDko presidentetza utzi du, hauteskundeetako jipoiagatik

Hautesleek Shinzo Abe lehen ministro ohiaren PLD alderdiari eman diote garaipena. Abek 58 urte ditu eta urtebete eman zuen agintean 2006 eta 2007 artean.

Nodak oso emaitza txarrak lortu ditu hauteskundeetan. Efe.
Nodak oso emaitza txarrak lortu ditu hauteskundeetan. Efe.
Nodak oso emaitza txarrak lortu ditu hauteskundeetan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yoshisiko Noda Japoniako lehen ministroak Alderdi Demokratikoaren (PD) presidentetza uztea erabaki du igandeko hauteskundean jasotako porrotaren ondorioz. Hauteskundeetan Alderdi Liberal Demokrata (PLD) atera da garaile.

"PDko lider berria bilatu behar dugu herriak alderdiarengan zuen konfiantza berreskuratzeko", esan du Nodak. Lehen ministroaren alderdiak, emaitza ofizialik ez bada ere, 50 ordezkari inguru lortu ditu. 2009an, aldiz, 308 lortu zituen.

"Emaitza gogorra da. Seriotasunez onartu behar dut, herriaren epaia delako, eta erantzukizun handiena nirea delako" esan du Nodak prentsaurrekoan.

Lehen ministroak onartu egin du bere alderdiak ezin izan diela 2009ko emaitzek sortutako itxaropenei erantzun. Orduan garaipen zabala lortu eta PLD boteretik bota zuen aldaketa promestuta, baina aldaketa hori ez du bete.

Shinzo Abe, garaile

Hautesleek Shinzo Abe lehen ministro ohiaren PLD alderdiari eman diote garaipena. Abek 58 urte ditu eta urtebete eman zuen agintean 2006 eta 2007 artean.

Behin betiko emaitza ofizialak astelehenean iragarriko dituzten arren, momentuko zenbaketak 273 eserleku ematen dizkio PLDri eta 48 PDri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea