Mundua -
Ziklo berria amaituta
Gobernuak eta FARCek urtarrilean ekingo diete berriro negoziazioei
Amaitzen den zikloan aurrerapenak egin dituzte lurraren arazoaren eztabaidan. Urtarrilean bilduko dira berriz, “akordioen zirriborroa egitea” ahalbidetuko duten “proposamen zehatzak” aztertzeko.
Erredakzioa
Kolonbiako Gobernuak eta FARCek ostiral honetan amaitu dute bake-negoziaketen lehenengo erronda. "Errespetuzko giroa" eta "espiritu eraikitzailea" nagusi izan dira, bi aldeek azaldu dutenez. Urtarrilaren 14an ekingo diete berriro hizketaldiei.
Amaitzen den zikloan aurrerapenak egin dituzte lurraren arazoaren eztabaidan. Urtarrilean bilduko dira berriz, "akordioen zirriborroa egitea" ahalbidetuko duten "proposamen zehatzak" aztertzeko, ostiral honetan argitaratutako ohar baten arabera.
Azken asteotan, mahai negoziatzaileak herritarren partaidetza mekanismoak aktibatu ditu, besteak beste web orrialde bat, eta bertan 2.933 proposamen jaso dituzte. Bogotan nekazaritza garatzeko foro bat ere sortu dute, eta horiek urtarrilaren 8an iritsiko dira Habanara.
Humberto de la Calle presidenteorde ohiak Gobernuko negoziazioen buruak adierazpen bat irakurri du kazetarien aurrean: kolonbiarrek mekanismo horiek hartzeko "seriotasuna" nabarmendu du, eta proposamenak bidaltzen jarraitzera animatu ditu, "behar bezala baloratuko direlako".