Mundua -
'Ibar kasua'
'Ibar Kasuan' akusatutako Seth Peñalver aske geratu da
Ibar Floridako Auzitegi Gorenari aurkeztuko dion bigarren helegitea prestatzen ari da momentu honetan.
Erredakzioa
Seth Peñalver, Pablo Ibarrekin batera 1994. urtean gertatutako hilketa bategatik akusatua izan zen gizona, aske geratu da epaileak horrela erabakita.
Bi akusatuek aurkeztutako helegiteei kasu eginez, Floridako Auzitegi Gorenak Seth Peñalverti heriotza zigorra ezarri zion epaia errepikatzea erabaki zuen 2007. urtean. Dena den, nahiz eta Ibarren kasuan irregulartasun berberak izan zirela onartu, Ibarren heriotza zigorra berretsi eta bere burua defendatzeko aukera berri bat eman zion. Ibarren kasuan, bigilantzia bideoan bereaurpegia argüí eta garbi ikusten zela argudiatu zuen epaileak.
Momentu honetan Floridako Auzitegi Gorenean epaian zehar gertatutako irregulartasunak salatuko dituen bigarren helegitea prestatzen ari da Ibar.
1994. urtean
Gertaera 1994. urte bukaeran izan zen, Floridako Estatuan dagoen Mirarmar herrian. Polizia etxebizitza batera sartu eta Casimir Sucharski eta Sharon Anderson eta Marie Rodgersen hilotzak aurkitu zituen. Poliziak ikerketa abiarazi eta Pablo Ibar eta Seth Peñalver atxilotu zituen 1994. urteko abuztuaren 25ean.