Mundua -

Urteurrena

Indonesiarrek eta tailandiarrek duela 8 urteko tsunamia gogoratu dute

Banda Aceh hirian milaka pertsona elkartu dira, probintziako gobernuburua buru zutela. Tailandian, bestalde, Phuket hiriko Tsunami Memorial Wall gunean bildu dira.

Hainbat pertsona otoitz egiten tsunamiak suntsitutako beren etxeen ondoan. Argazkia: EFE
Zortzi urte Hego Asia astindu zuen tsunamia gertatu zenetik

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur 8 urte, tsunami batek 8.000 hildako eragin zituen Tailandian, eta 170.000etik gora Indonesian. Urteurrenaren harira, bi herrialdeek hainbat ekitaldi antolatu dituzte hildakoak gogoratzeko.

Milaka indonesiarrek parte hartu dute tsunamiak hildako pertsonak oroitzeko antolatutako ekitaldietan. Orotara, 170.000 lagun baino gehiago hil ziren olatu erraldoiaren ondoren Sumatra uhartean. Ekitaldi ofiziala ere egin dute Malahayati portuan, Zaini Abdullah Aceh probintziako gobernuburua buru zutela.

Aceh hiriko biztanleek euren modura gogoratu dituzte hildakoak: plazetan antolatutako ekitaldietara joanez, meskitetan otoitz eginez, tsunamiaren museora bisitatuaz, edo hildakoak lurperatu zituzten hobi handiak ikusiz.

Indonesiako bandera masta erdian dago gaur eraikin ofizialetan eta kaleetan urteurrenaren harira. 2004ko abenduaren 26an sorgunea itsasoan izan zuen lurrikara batek tsunamia eragin zuen, eta olatu erraldoiak Banda Aceh probintzia eta Indonesiako mendebaldea suntsitu zuen.

Ezbeharrak 8.000 hildako utzi zituen Tailandian. Herrialde horretan ere hildakoak gogoratzeko ekitaldiak antolatu dituzte. Hala, Phuket hiriko Tsunami Memorial Wall gunean elkartu dira agintariak eta herritarrak. "Ekitaldi honek biktimen senideei berotasuna emateko balio dezala, eta senti daitezela hobeto horiek gogoratuz", adierazi du Wirat Makaew OrBorTor erakundeko presidenteordeak.

Tailandiako agintarien arabera, gaur egun herrialdea prest dago antzerako ezbeharrak saihesteko. Horien esanetan, tsunami egoeretarako alerta bat prest dute, herritarrak ebakuatu eta heriotzak eragozteko. Hala ere, hainbat adituren ustez, jarritako alerta sistemak ez du ongi funtzionatzen mantentze lanetan egindako akatsengatik.

Edonola ere, Lo imposible filmeko antzeztoki diren Tailandia hego-ekialdeko hondartzak jendez beteta daude berriz ere. Edonola ere,

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea