Mundua -
Atxilotu egin dute
Gizon batek koinata hil du Indian bortxatu ezin izan zuelako
Emakumea etxean bakarrik zegoela ikusi eta bortxatzen saiatu zen. Neskak kontra egin zion eta bortxatzaileak emakumearen zapia erabili zuen hura itotzeko.
Erredakzioa
Indiako Rajastan estatuko poliziak gizon bat atxilotu du 23 urteko koinata hiltzeagatik. Poliziak jakitera eman duenez, bortxatzen saiatu zen baina lortu ez, eta ito egin zuen.
Bortxatzailea emakumearen etxera joan zen abenduaren 25ean, Govindpura herrian, eta bakarrik zegoela ikusi zuen. Une horretan, bortxatzen saiatu zen, baina emakumeak kontra egin zion IANS Indiako albiste agentziak esan duenez.
Lortu ez zuenez, emakumearen zapia hartu eta ito egin zuen. Neska ez zen unean bertan hil eta ospitalera eraman zuten arren, bart hil egin dela berretsi du poliziak.
"Gizonezkoa bortxatzen saiatzeagatik eta hiltzeagatik atxilotu dugu", esan du poliziak.
Antzeko gertaerak egon diren arren, kasuak oihartzun handia izan du; izan ere, herrialdea suminduta dago sei gizonek 23 urteko neska bat New Delhiko autobus batean bortxatu eta hil ostean.