Mundua -

Israelgo Fiskaltzak

Liebermanen aurkako salaketa jarri dute aginteaz abusatzea egotzita

Israelgo araudiaren arabera, politikariek ezin dute ministro kargurik eduki auzipetuta dauden bitartean.

Avigdor Lieberman. Argazkia: EFE
Avigdor Lieberman.
Avigdor Lieberman. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Avigdor Lieberman Israelgo Atzerri ministro ohi eta eskuin muturreko alderdiaren buruzagiaren aurkako akusazioa aurkeztu du Fiskaltzak. Aginteaz abusatzea egozten diote eta ministro kargutik at gelditu da.

Jerusalemgo auzitegi batean aurkeztu dute akusazioa, Dani Ayalon ministrordearen testigantzak horren aurkako sumoak areagotu ostean.

Orain bi aste dimisioa eman zuen Liebermanek, Zeev Ben Arie Letoniako enbaxadore izendatzeagatik epailearen aurrera eramango zutela jakin ostean; izan ere, ustez ezkutuko informazioa pasatzeagatik sari gisa postua eskaini zion.

Beitenu eskuin muturreko alderdiko buruzagia bertako prentsako titularretan protagonista izan da azken urteetan, baina Fiskaltzak formalki bere aurkako akusazioa aurkeztuko zuela iragarri du aurten.

Lieberman urtarrilaren 22an egingo dituzten hauteskundeetan Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren zerrendetan bigarren gisa aurkeztuko da. Ildo honetan, hauteskundeak egin baino lehen, akordio bat ixten saiatzeko, dimisioa eman du.

Askorentzat Ayalonek mendeku hartu nahi du, eta horregatik, aipatutako enbaxadoreari kargua emateko agindua jaso zuela esan du.

Honen testigantzak min handia egingo dio ministro ohiaren asmo politikoari. Netanyahurekin lortutako akordioan, hauteskundeen ostean lehen ministrorde izatea adostu dute eta Gobernuan nahi duen kargua hartu ahal izango du.

Baina, badirudi aukera hauek porrot egingo dutela, Israelgo araudiaren arabera, politikariek ezin baitute ministro kargurik eduki auzipetuta dauden bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea