Mundua -

AEB-ak

Amildegi fiskala saihesteko akordioaren gakoak

20 urtean lehen aldiz, demokratek eta errepublikanoak zergak igotzea adostu dute.

Barack Obama AEBetako presidentea. EFE
Barack Obama AEBetako presidentea. EFE
Barack Obama AEBetako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Kongresuak amildegi fiskalaren ondorioak galarazteko onartutako planaren gakoak:

- Eutsi egin diete sendien % 98k eta negozio txikien % 97k egun duten zerga tasei.

- Langileei ezarritako hainbat zerga kenkari, unibertsitate ikasketekin lotutakoak, kasu, bost urtez luzatu dituzte.

- Urtean 450.000 dolar baino gehiago irabazten duten sendien zergak % 35etik % 39,6ra igo dituzte. Lehen aldia da 20 urtean errepublikanoek eta demokratek zergak igotzea adostu dutena.

- Aberatsenei ezarritako kapital errendimenduak % 20ra itzuli dira, egungo % 15etik. Horri osasun erreforma finantzatzeko ezarritako % 3,8ko errekargua gaineratu behar zaio.

- Bost milioi eurotik gorako higiezinen herentzia zerga igo egin dute, % 35etik % 40ra.

- Ez dute luzatu ekonomia sustatzeko helburuz Barack Obama presidenteak onartutako atxikipen-fiskal murrizketak.

- Neurri hauekin, Gobernuak 620.000 milioi dolar bilduko ei ditu hurrengo 10 urteetan.

- Langabeentzako premiazko diru-laguntzak (2 milioi pertsonak jasotzen dute) urtebete luzatu dituzte.

- Energia berriztagarrietan, ikerketan eta garapenean inbertsioak egiten dituzten enpresentzako pizgarriak urte bukaera arte luzatu dituzte.

- Defentsan eta beste hainbat arlotan aurrez ikusita zeuden murrizketa automatikoak bi hilabete atzeratu dituzte.

- Nekazaritza legea urte amaiera arte luzatu dute. Horren ondorioz, besteak beste, esnearen prezioa bikoiztea galarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea