Mundua -

Polemika Frantzian

Putinek Errusiako nazionalitatea eman dio Gerard Depardieu aktoreari

Duela gutxi, Depardieuk uko egin dio Frantziako nazionalitateari eta Belgikara bizitzera joan da, Hollandek errenta altuei jarritako % 75eko zergatik ihesi. Errusian, % 13 ordainduko du.

Gerard Depardieu Belgikara bizitzera joan da, Hollanderen zergatik ihesi. Efe.
Gerard Depardieu Belgikara bizitzera joan da, Hollanderen zergatik ihesi. Efe.
Gerard Depardieu Belgikara bizitzera joan da, Hollanderen zergatik ihesi. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak nazionalitate errusiarra eman dio Gerard Depardieu aktore frantziarrari, Kremlinek aditzera emandakoaren arabera.

"Errusiako Konstituzioko 'a' klausulari jarraituta, Errusiako nazionalitatea eman diogu Gerard Xavier Depardieuri, Frantzian jaioa, 1948 urtean", adierazi dute Kremlinetik RIA Novosti agentziak jasotako komunikatuan.

Duela gutxi, Depardieuk uko egin dio Frantziako nazionalitateari eta Belgikara bizitzera joan da, François Hollanderen Gobernuak urtean milioi bat eurotik gora irabazten dutenei % 75eko zerga jarriko ziela iragarri zuenean.

Errusian, errenta altuek % 13 zerga ordaintzen dute.

Abenduaren amaieran, Depardieuk pasaporte errusiarra eskura zezakeela aurreratu zuen Vladimir Putinek. "Errusiako pasaportea edo bizitzeko baimena nahi badu, hori lortzeko arazorik ez duela izango helarazi nahi diot", esan zuen Putinek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Vladímir Putin argazkiak