Mundua -

Guiza izeneko probintzian

Haur bat sakrifikatu dute Egipton, faraoien altxorrak aurkitzeko

Lapurrek azti bati laguntza eskatu zioten eta horrek haur bat sakrifikatu behar zutela esan zien, hilobiaren gainean, bertan zegoen altxorra lortzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Objektu zaharrak lapurtzen dituen lapurren taldeak haur bat hil du Guizan, Egipton, lepoa ebakita, sakrifizio eran eskaini eta faraoien hilobi bateko altxorrak lortu ahal izateko, Al Ahram egunkariaren arabera.

Egunkariaren arabera, lapurrak objektu zaharren bila zebiltzaten Osim inguruan eta azti bati laguntza eskatu zioten. Aztiak, antza, hilobi baten gainean haur bat sakrifikatu behar zutela esan zien, horrela hilobiaren barruan ustez zeuden altxorrak lortu ahal izango zituztelako.

Orduan, gaizkileek haur bat bahitzeko eskatu zioten emakume bati, eta 8.000 libra egiptiar (1.000 euro inguru) ordaindu zizkioten.

Sakrifizioan parte hartu ez zuen lapurretako batek Poliziari abisua eman zion.

Lapurrek ihes egin zuten baina hilketaren lekuan poliziek aizto bat aurkitu zuten eta ustez lapurtutako bost objektu zahar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea