Mundua -

EGIPTO

Duela 3.000 urteko hilerri bat aurkitu dute, faraoi baten tenpluan

Hilobian, giza hezurdurekin batera, errai baltsamatuak aurkitu dituzte arkeologoek, hamabi ontzitan.

Hilobi bakoitzak zulo bat dauka, alboko gela batera eramaten duena. Argazkia: Efe
Hilobi bakoitzak zulo bat dauka, alboko gela batera eramaten duena. Argazkia: Efe

Errdakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kristo aurreko 1075-664 urteen arteko hilerri bat aurkitu dute, Luxor hirian (Egipto), Amenhotep II.a faraoiaren tenpluan.

Zaharkien Estatu Ministerioko ordezkariek esan dutenez, arkeologo italiar batzuek aurkitu zituzten hilerriaren hondakinak, garbiketa eta indusketa lanak egiten ari zirela.

Hilobi bakoitzak zulo bat dauka, alboko gela batera eramaten duena. Hain zuzen, horretan lurperatzen zuten gorpua. Zurezko hilobi batzuetan, gainera, beltz eta gorri koloreko inskripzioak aurkitu dituzte.

Arkeologoek, giza hezurduren hondarrekin batera, hamabi ontzi aurkitu dituzte hilobian; bertan, hildakoen erraiak gordetzen zituzten orduko egiptoarrek, baltsamatuta. Edalontzi horien estalkiek Horus jainkoaren forma daukate, hildakoen organoak babesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea