Mundua -

AKTIBISTA BATZUEK

Preso-esparruak aurkitu dituzte Ipar Korean, Google Earth erabiliz

Giza eskubideen aldeko talde batzuen arabera, 250.000 preso politiko eta horien senideak lanean dituzte bertan, janariaren truke.

Ipar Koreako erregimenak ukatu egiten du. Argazkia: Abc
Ipar Koreako erregimenak ukatu egiten du. Argazkia: Abc

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aktibista talde batek Google Earth baliatu du Ipar Korean legez kanpoko preso-esparruak aurkitzeko. Googlek berak erabiltzen duen programa hartu eta bertako mapa batekin alderatuta, dozenaka preso-esparru aurkitu dituzte herrialde osoan.

Giza eskubideen aldeko talde batzuen arabera, 250.000 preso politiko eta horien senideak lanean dituzte bertan, janariaren truke.

Irudietan, zaintzako dorreak, ikatz-meatzeak eta lurperatzeko guneak ikusi dituzte. Aktibisten lana adituek berretsi eta herrialde horretako iheslariek egiaztatu dute.

Aktibista horietako batzuen esanetan, “preso-esparrurik handiena herri bat dirudi. Dirudienez, itxura hori eman nahi izan diote”.

Giza eskubideen aldeko taldeen arabera, “nahiz eta Ipar Koreako erregimenak ukatu, irudiek errealitatea islatu dute”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea