Mundua -
Muturreko islamisten kontra
Frantziako militarrak hasi dira Maliko armadari laguntzen
Maliko Gobernuak larrialdi-egoera ezarri du, eta presidenteak bertako armadari laguntzeko deia egin die herritarrei.
Erredakzioa
Frantziako militarrak hasi dira dagoeneko Maliko armadari laguntzen muturreko islamisten kontrako gerran, François Hollande Frantziako presidenteak baieztatu duenez.
Operazio militarrak behar duen beste denbora iraungo du, Hollandek gaineratu duenez.
Azken egunetan, muturreko islamistek eraso gogorrak jo dituzte, eta, Mali iparraldeaz gain, hegoaldea ere mendean hartzen hasi dira.
Maliko Gobernuak larrialdi-egoera deitu du, eta Dioncunda Traoré presidenteak muturreko islamisten kontrako borrokan armadari laguntzeko deia egin die herritarrei.
Kezka nazioarte mailan
Britaina Handiko gobernuak Frantziaren esku-hartzea babestu du, eta Europar Batasunak, berriz, Malin egonkortasuna berrezartzeko nazioarteko eragileek berehala erantzun behar dutela uste du.