Mundua -
Osasun-alerta
Gripeagatik larrialdi egoera ezarri dute New Yorken
New Yorkeko gobernadoreak esan duenez, aurtengoa "2009tik izandako griperik txarrena da". Gutxienez 20 haur hil dira joan den urritik, gripeak jota.
Erredakzioa
Andrew Cuomo New Yorkeko gobernadoreak gripeagatik larrialdi egoera ezarri du. Aurtengo gripea arin zabaldu da, eta horren ondorioz, gutxienez bi haur hil dira New Yorken, tokiko komunikabideek jakinarazi dutenez. Neurri honi esker, botikariek sei urteko haurrei edo helduei emango diete txertoa.
Cuomok azpimarratu duenez, aurtengoa "2009tik izandako griperik txarrena da". Halaber, "premiazko beharra dutenei" txertoa ematea funtsezkoa dela adierazi du.
Eboluzioa ezin daiteke aurreikusi
Joan den astean gaixoen kopuruak % 55 igo zen, iazko datuekin alderatuta, bost bider gehiago. Hainbat adituk esan dutenez, litekeena da hurrengo hilean gripeak kutsatutako gaixo kopuruak gora egiteak, gaixotasuna oso erraz kutsatzen delako, eta horren eboluzioa aurreikustea oso zaila delako.
Gutxienez 20 haur hil dira joan den urritik, gripeak jota, horietako bi New York hirian. Ondorioz, txertoaren garrantzia azpimarratu dute agintariek.
Massachusettseko estatuan, esaterako, 80 lagun hil dira, gripeak jota. Hortaz, osasun-larrialdi egoera ezarri dute Boston hirian. Hego-Karolinan beste 22 lagun hil dira, eta beste sei Illinois hirian.
2003-2004ko krisian 40.000 lagun hil zituen andui oso antzekoak eragin ditu oraingoan gaixoen % 76.