Mundua -

Erreforma

Kubatarrak herrialdetik atera daitezke jada, 50 urteren ostean

Astelehen honetan indarrean sartu da migrazio sistemaren erreforma. Herritarrek pasaportea eta bisa baino ez dute beharko orain herrialdetik ateratzeko.

Kubatarrek errazagoa izango dute orain herrialdetik ateratzea. EFE
Kubatarrek errazagoa izango dute orain herrialdetik ateratzea. EFE
Kubatarrek errazagoa izango dute orain herrialdetik ateratzea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kubako Gobernuak urrian migrazio sisteman iragarritako erreforma indarrean sartu da gaur, herritarren artean ikusmina eta zuhurtzia nagusi direla. Hemendik aurrera, teorian, kubatarrek erraztasun handiagoak izango dituzte herrialdetik ateratzeko eta atzerrira bidaiak egiteko.

Besteak beste, erreformak bertan behera utzi du 'gutun zuria', hau da, herrialdetik ateratzeko baimena eskatu behar izatea. Kubako Gobernuak 1961ean ezarri zuen neurri hori, iraultzaren ostean herritarrek alde egitea galarazteko.

Gaurtik aurrera, pasaportea eta beste herrialdearen bisa baino ez dira beharko Kubatik ateratzeko.

Gobernuak, baina, betoa jarri ahal izango du "interes publikoa" argudiatuta, eta Kuban sartzea galarazi ahalko die "susmagarriei".

Kritika ugari jaso dituen beste puntu bat langile profesionalek herrialdetik ateratzea debekatuta izatea da. Helburua herrialdearen "lan indarra eta garapen ekonomiko, sozial eta zientifikoa bermatzea" dela argudiatu du Gobernuak.

Herritar askoren ustez, erreformak bide emango die sendia batzeko edo beste herrialde batera emigratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea