Mundua -

TRENBIDETIK ATERA DA

19 pertsona hil dira eta 107 zauritu Egipton, tren-istripu batean

Oraindik ez dute argitu istripua zerk eragin duen, baina, dirudienez, bi bagoi errailetik atera dira. Egiptoko Armadako soldaduak zihoazen trenean.

Oraindik hildako eta zaurituen zifrak igo litezke. Argazkia: Efe
Oraindik hildako eta zaurituen zifrak igo litezke. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 pertsona hil dira eta 107 zauritu, Gizako probintzian (Egipto), tren-istripu batean. Antza denez, bi bagoi trenbidetik atera dira.

Ezbeharra Abu Ruba tren-geltokian jazo da, Hauandiya herrian, Kairotik 18 kilometro mendebaldera. Istripuaren ondoren, 66 anbulantzia bertaratu dira, zaurituak ezbeharraren tokitik ateratzeko eta mediku laguntza emateko. Hildako eta zauritutakoen zenbatekoak ez dira behin betikoak.

 

Istripua zerk eragin duen ez dute oraindik argitu. Mohamed al Shahatek, Garraio Ministerioko bozeramaileak, bi bagoi errailetik atera direla adierazi du; gehiegizko abiadura edo tren-gidariaren hutsegite bat jo dituzte hipotesitzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea