Mundua -
INDIAN
Heriotz zigorra hiru urteko umea bortxatu eta hil zuen gizonarentzat
Zigortu duen epaiak, “errudunak erabilitako bortizkeriak neskatoaren barne organoen urratzea eragin zuen”, adierazi du.
Erredakzioa
New Delhiko (India) auzitegi batek heriotz zigorra ezarri dio hiru urteko neskato bat bortxatu eta hil zuen gizonari.
Virender Bhat epaileak Bharat Singhen, 56 urteko segurtasun zaintzailearen, krimena “deabruzkoa eta ikaragarria” izan zela, adierazi du.
2011. urteko apirilaren 10ean Singhek neskatoa bakarrik ikusi zuen kalean. Times of India eta Indian Express egunkarien arabera, zaintzari moduan lan egiten zuen etxebizitzan sartzeko konbentzitu eta bertan bortxatu eta hil egin zuen.
Zigortu duen epaiak, “errudunak erabilitako bortizkeriak neskatoaren barne organoen urratzea eragin zuen”, adierazi du.
Neskatoaren heriotzaz ohartzean, gorpua basarte batean ezkutatu zuen. Dena den, bi egun beranduago gorpua aurkitu zuten.
Epaiketa azkar hau joan den hilean autobus batean 23 urteko neska baten bortxaketaren ondorioz izan diren manifestazio boladek eragin dute.