Mundua -

Bahiketa gas zentral batean

Angeluko bizilagun bat, Aljeriako bahituen artean

Yann Dejjeuxek 52 urte ditu eta militar ohia da. Angelun jatetxe bat martxan jarri zuen duela urtebete.

Aljerian bahitu duten gas zentrala. EFE
Aljerian bahitu duten gas zentrala. EFE
Angeluko gizon bat dago Aljeriako gas zentralean bahitutakoen artean

2:33

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angeluko (Ipar Euskal Herria) gizonezko bat dago talde armatu batek Aljeriako gas zentral batean bahitutakoen artean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez.

Sud-Ouest egunkariak Angeluko Yann Dejjeux langilearekin hitz egitea lortu zuen ostegunean eta angeluarrak esan zuenez, bahitzaileek "ondo" tratatzen zituzten.

"Bahitzaileek Frantziari eskaera bat egin diote: Gas zentralean Argeliako militarrak ez sartzeko eskatu diote Frantziari".

Gizonezkoa 52 urtekoa da, eta militar ohien enpresa baten bidez iritsi zen Aljeriara.

Talde armatu batek Aljeriako hainbat langile ta 40tik gora atzerritar bahitu zituen, Tinguenturin eskualdeko gas zentral batean, Libiako mugan.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea