Mundua -
Gatazka
Malin formakuntza misioa abian jartzea onartu du Europar Batasunak
Aurreikusi baino arinago martxan jartzea adostu dute. Guztira 450 lagun bidaliko dituzte, horietatik 200 Maliko Armadaren formakuntzarako.
Erredakzioa
Europar Batasunak (EB) Maliko Armada entrenatzeko misio militarra abian jartzea onartu du, eta operazio horren hasiera aurreratzea ere adostu du. Hala, otsaila erdialdian jar liteke martxan. Guztira 450 lagunek osatuko dute misioa, horietatik 200 Maliko Armada entrenatzeko.
15 hilabetez zehar egingo dute misioa, eta 12.3 milioi euroko kostua izango du.
Dagoeneko hainbat herrialdek bertan parte hartuko dutela baieztatu dute: Espainiak, Frantziak, Alemaniak, Italiak, Suediak, Estoniak, Esloveniak eta Belgikak.
Espainiak 50 lagun bidaliko dituela baieztatu du gaur Jose Manuel Garcia-Maorgallo ministroak.
Espainiako tropek, hala ere, ez dute borrokan parte hartuko, Pedro Morenes Defentsa ministroak baieztatu duenez.