Mundua -

INDONESIA

Heriotza zigorra, drogekin trafikatu zuen britainiar bati

Lindsay Sandiford (56 urte) iazko maiatzean atxilotu zuten, maletan 4,8 kilo kokaina zeramatzala.

Lindsay Sandiford eta bere abokatua. Argazkia: Efe
Lindsay Sandiford eta bere abokatua. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Heriotza zigorra ezarri diote 56 urteko emakume britainiar bati Indonesian, droga trafikoa leporatuta. Nahiz eta akusazioak hamabost urteko espetxe zigorra bakarrik eskatu eta emakumeak gaizkile talde batek behartu zuela argudiatu, epaileek zigorrik gogorrena ezarri diote. Atxilotuaren abokatuek helegitea aurkeztuko dutela adierazi dute.

Lindsay Sandiford (Gloucestershire, Ingalaterra hego-mendebaldea) iazko maiatzean atxilotu zuten, maletan 4,8 kilo kokaina zeramatzala.

Sandiforden abokatuak adierazi duenez, “ez da oso ohikoa epaileak ezarritako zigorra akusazioak eskatutakoa baino handiagoa izatea”. Gainera, emakumeak arazo psikologikoak zituela erakutsi zuen Auzitegian; agerian utzi zuen abokatuak, bere ustez, gaizkile talde batek erraz manipulatu ahal zuela.

Indonesian, droga trafikoak heriotza zigorra ekar dezake, eta hala izaten da kasu gehienetan. Hala eta guztiz ere, emakumearen adina eta atxilotuak aurrekaririk ez duela kontuan hartzeko eskatu zuen Fiskaltzak.

Bere aitorpenean, Sandifordek barkamena eskatu zuen. Bakarrik bere seme-alabak babesteko egin zuela, alegia.

 
 
 
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea