Mundua -

Pentagonoa

Emakumeek borrokan parte hartzeko debekua, bertan behera AEBetan

Gerra-tokietan eta operazio berezietako taldeetan egon ahal izango dira, Pentagonoak debekua bertan behera utzi ondoren. Kasu berezietarako alegazioak 2016a arte aurkeztu ahal izango dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Defentsa Sailak ofizialki iragarri du bertan behera utzi duela emakumeek gerra-tokietako lehen mailan borrokan parte hartzeko debekua. AEBetako Indar Armatuetan erabaki historikoa da.

"Gaitasun handiena duten gizon eta emakumeei aukerak irekitzeak borroka egiteko eta gerrak irabazteko gure ahalmena indartuko du'', esan du Leon Panetta Defentsa buruak Pentagonoan, Martin Luther King gogoratzeko ekitaldi batean.

Aurrerantzean, beraz, gerra-tokietako eta operazio berezietako taldeetako hainbat postutan egon ahal izango dira emakumeak AEBetako Indar Armatuetan.

Panettak azaldu duenez, kasu berezietan alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte buruzagiek, 2016a arte.

Azaroan, lau emakume militarrek salaketa jarri zuten AEBetako Defentsa Sailaren kontra, emakumeei orain ezarritako debekua dela-eta.

Egun 1,4 milioi pertsona daude jardunean AEBetako Indar Armatuetan, eta horietatik 205.000 dira emakumeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea