Mundua -

ESPETXEAN HARTUTAKO IRUDIAK

Fujimoriren bideo batek polemika sortu du, Perun

'La Republica' egunkariak argitaratu dituen irudietan, presidente ohia espetxeko langileei aginduak ematen azaltzen da.

Peruko presidente ohia, Alberto Fujimori.
Peruko presidente ohia, Alberto Fujimori.
Peruko presidente ohia, Alberto Fujimori.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Fujimori erakusten duen bideo batek polemika sortu du Perun. 'La Republica' egunkariak argitaratutako bideoak espetxeko langileei aginduak ematen erakusten du Peruko presidente ohia. Fujimori gizateriaren kontrako delituak egotzita dago kartzelan.

Bideoa 2012. urteko uztailaren 3an grabatu zuten, Diroes espetxean (Lima). Egun hauetan, presidente ohiak indultua eskatu du, osasun egoera kaskarra duela argudiatuta.

Hartutako irudietan, espetxetik paseoan agertzen da Fujimori. Une jakin batean, presondegiko langile batzuk hurbildu, eta euli-izurriteari buruz galdetzen diote. Izurritek kaltetuta utzi dituen zuhaitzak begiratu, eta intsektizida erosteko aholkatzen die.

Produktu hori espetxe barrura sartzea oso zaila izango dela esaten diote funtzionarioek. Hori “bere eskuetan uzteko” erantzuten die presidente ohiak.

Erreakzioak

Peruko lehen ministroa, Juan Jimenez, haserre agertu da, eta Justizia Ministerioko presidenteari, Eda Rivasi, ikerketa bat abiarazteko agindu dio.

Irudiak aintzat harturik, Gobernuko sektore batzuek presidente ohiak eskatutako  indultua ukatzeko eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea