Mundua -

Mexiko

33 hildako eta 121 zauritu, Pemexen egoitzan izandako leherketan

Abian jarri dute gertakaria argitzeko ikerketa, eta Gobernuak ez du atentatuaren aukera aipatu ere egin nahi izan.

Pemexen egoitzan izandako leherketan zauritutako pertsona bat. Argazkia: Efe
Pemexen egoitzan izandako leherketan zauritutako pertsona bat.
25 hildako, PEMEX dorrean gertatutako leherketa batean

0:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leherketa batek gutxienez 33 hildako eta 121 zauritu utzi ditu Petroles Mexicanos (Pemex) enpresaren egoitza nagusian, Mexiko hiriburuan, Gobernuak jakitera eman duenez.

Miguel Angel Osorio Chong Mexikoko Gobernazio idazkariak Pemexen egoitzan emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, hildakoen artean 21 emakume eta 12 gizonezko daude.

"Polizia baliabide guztiak erabiltzen ari da gertatutakoaren nondik norakoak argitu eta jakinarazteko. Azterketa horien emaitzen zain geratuko gara eta gardentasun osoz jakinaraziko dugu", adierazi du ministroak.

Osorio Chongek ez du atentatuaren aukera aipatu ere egin nahi izan, eta ikerketaren emaitzei itxaroteko deia egin die kazetariei.

Mexikoko hedabideek zabaldu dituzten lehenengo hipotesien arabera, Pemexeko egoitza nagusiko elektrizitate sistemaren gehiegizko beroketaren ondorioz gertatu da leherketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea