Mundua -
Belgika
Marc Dutroux pederastaren balizko askatasunak polemika sortu du
Herriaren "etsairik handiena" espetxean da 8 eta 19 urteko sei neskato bortxatzeagatik eta hiltzeagatik. Astelehenean epailaren aurrera joango da, baldintzapeko askatasuna eskatzeko.
Erredakzioa
Belgikako agintariek segurtasun neurri bereziak ezarri dituzte Marc Dutroux pederasta eta hiltzailea astelehenean epaitegietara eramateko. Dutrouxek baldintzapeko askatasuna eskatuko du, RTL telebistaren arabera.
Dutrouxen babesean aurreikusitako gastua 50.000 euro ingurukoa da.
Marc Dutrouxek baldintzapeko askatasuna eskatuko du, bere kartzela-zigorraren herena bete duelako. Baldintzapeko askatasuna lortzen badu, zaintza elektronikoa jarriko diote.
Dutroux "herriaren etsai handiena" izendatu zuten bere garaian, eta duela 17 urte atxilotu zuten 8 eta 19 urte arteko sei neska bortxatu eta hiltzeagatik.
Baldintzak gogortu
Dutroux kalera ateratzeko aukerak polemika piztu du Belgikan, eta, ondorioz, Gobernua zaintzapeko askatasuna lortzeko baldintzak gogortzea pentsatzen ari da.
Dutroux epaitegira joateak tentsioa ere eragin du, bertan biktimen familiakoak ere izango dira, eta horregatik segurtasun neurri bereziak hartu dituzte.