Mundua -

Quininde

Bi pertsona hil dituzte labankadaz Ekuadorreko presidentearen mitinean

Youtubeko bideo batean ikus daiteke erasoa. Correak bertan behera utzi du hauteskunde-kanpaina gertakaria horrengatik.

Erasotzailea Rafael Correaren mitinean. Argazkia: Youtube
Erasotzailea Rafael Correaren mitinean.
Erasotzailea Rafael Correaren mitinean. Argazkia: Youtube

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek bi pertsona hil eta beste lau zauritu ditu labankadaz Rafael Correa Ekuadorreko presidentearen mitin batean, Quininden, Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

Jose Serrano Barne ministroak susmagarri bat atxilotu dutela esan du, baina ez da ziurra bera denik hiltzailea.

Youtuben dagoen bideo batean ikus daiteke erasotzailea, labana eskuan, mitinean bildutako herritarrei eraso eginez.

Barne Ministerioak argitu duenez, hildakoez gain (Fricson Vivero Nieves eta Gregoria Virginia Poroso Valencia), lau pertsona zauritu ziren.

Kanpaina, bertan-behera

Hori horrela, Rafael Correaren mugimenduak hauteskunde-kanpaina bertan behera uztea erabaki du. Erabakiak behin behineko iraupena izango du, dolu gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea