Mundua -
Frantzia
Kamerunen zazpi frantziar bahitu dituztela baieztatu du Hollandek
Laurent Fabius Kanpo Arazoetako ministroak esan duenez, Kamerun iparraldean bahituta dauden zazpi herritarrak Boko Haram Malin osatutako taldearen eskuetan dauden susmoa dute.
Erredakzioa
François Hollande Frantziako presidenteak talde terroristak batek Kamerunen zazpi frantziar bahitu dituela baieztatu du, eta, esan duenez, "ez dago zalantzarik" Nigeriakoa dela.
"Ez dakigu zein talde den, baina susmo handiak ditugu", azaldu du Hollandek.
Laurent Fabius Kanpo Arazoetako ministroak Parisen esan duenez, Kamerun iparraldean bahituta dauden zazpi herritarrak Boko Haram Malin, Frantziako Armadak armez esku hartzen duen lekuan, osatutako taldearen eskuetan dauden susmoa dute.
Hollandek azaldu du bahitutako pertsonak hiru heldu eta lau adingabe direla, energia-enpresa batentzako Kamerunen lan egiten duen familia batekoak.
Familia ibilaldi turistikoa egiten ari zen Kamerun iparraldean, bahitu dutenean, zehaztu du Hollandek.
Frantziako presidenteak adierazi du bahitu dituzten lekua arriskutsua dela, eta herritarrei "kontuz ibiltzea" eskatu die.