Mundua -

Gertaera

Hiru ahizpa txiki bortxatu eta hil dituzte Indian

6, 9 eta 11 urteko gazteek aita galdu zuten duela lau urte, eta amarekin bizi ziren, pobrezia larrian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6, 9 eta 11 urteko hiru ahizpa bortxatu, hil eta putzu batera bota dituzte, lehengo astean, Indian, Poliziak asteazken honetan jakitera eman duenez.

Haurrak otsailaren 14an desagertu ziren, eskolako klaseak amaitu ostean, eta bi egun geroago aurkitu zituzten, putzu atean, Murmadi herriko etxetik kilometro erdira, Maharastran, Arti Singh polizia superintendenteak azaldu duenez.

"Hirurak hil baino lehenago bortxatu egin zituzten", azaldu du Singhek.

NDTV telebista kateak nabarmendu duenez, aitonak esan du ezezagun batzuek janariaren bidez erakarri zituela haurrak.

Gazteek aita galdu zuten duela lau urte, eta amarekin bizi ziren, pobrezia larrian.

Herritarrek azaldu duenez, Gobernutik kasua istriputzat erregistratzen saiatu dira, eta kaleko protesten ostean bakarrik ikertzen ari direla heriotzak gaineratu dute.

Poliziak bost talde sortu ditu errudunak bilatzeko, eta 700 euroko ordainsaria eskaini du, horiek atxilotzeko informazioa ematen duenarentzat.

           

 

        
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea