Mundua -

Begi bat handituta du

Berlusconi ospitaleratu egin dute Milanen, konjuntibitisagatik

Italiako lehen ministro oiha ez da Ruby auziaren baitako bistara joan. Bere abokatuek jakinarazi dutenez, Milango San Raffaelen ospitaleratuta dago.

Silvio Berlusconi, Italiako lehen ministro oiha. EFE
Silvio Berlusconi, Italiako lehen ministro oiha. EFE
Silvio Berlusconi, Italiako lehen ministro oiha. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro Milango San Raffaele ospitalean dago konjuntibitisa dela eta, hala jakinarazi dute bere abokatuek.

Hori dela eta, Berlusconik ezin izan du "Ruby auzia"ren baitan ostiral honetan deituta zegoen bistara joan. Italiako lehen ministro ohia, alegia, botere abusuagatik eta adin txikikoen prostituzioa bultzatzeagatik dago akusatuta auzi horretan.

Silvio Berlusconi Milango San Raffaele ospitaleko oftalmologia departamentuan dago proba batzuk egiten. "Ruby auzi"ko epaimahaiak Berlusconi ospitaleratuta dagoela ziurtatzen duen faxa jaso arte ostiral honetarako aurreikusita zegoen saioa bertan behera uztea erabaki du, eta ondoren ikustaldia egin ala ez erabakiko dute.

Halaber, Berlusconik Mario Monti jarduneko lehen ministroarekin Erroman aurreikusita zuen bilera ere bertan behera utzi duela adierazi dute bere abokatuek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea