Mundua -

Hauteskundeak Venezuelan

Madurok Presidentetzarako hautagaitza aurkeztu du

Bestalde, AEBetako Gobernuak Venezuelako bi diplomazialari kanporatu ditu, iragan astean Venezuelak enbaxada estatubatuarreko bi ordezkari egotzi eta gero.

Milaka jarraitzailek Maduro babestu dute Caracasen. EFE
Milaka jarraitzailek Maduro babestu dute Caracasen. EFE
Milaka jarraitzailek Maduro babestu dute Caracasen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako behin-behineko presidenteak apirilaren 14ko hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du gaur Hauteskunde Batzorde Nazionalaren aurrean. Chavezen milaka jarraitzailek Maduro babestu dute.

Maduro Venezuelako koloreekin jantzita autobusez hauteskunde erakundearen egoitzara heldu da. "Chavez eta Madurorekin herria seguru dago", oihuekin hartu dute jarraitzaileek.

"Berak emandako agindua betetzera nator, berak gure bihotzean hazitako maitasun handiarekin. Ez naiz Chavez, baina bere semea naiz", adierazi du Madurok. Hildako estatuburuak duela bederatzi hilabete aurkeztutako programa berdina eman du hautagaiak.

"Gure komandanteak duela bederatzi hilabete aberriaren programa hau eman zion Tibisay Lucena Batzordeko presidenteari; nik nire eskuetan dut eta maitasunarekin, malkoekin, atsekabearekin, baina aldi berean itxaropenarekin aurkezten dut; esnatu zen herria ez delako berriz lokartuko eta ez dutelako berriro menperatuko", adierazi du.

Era berean, Henrique Carpriles oposizioko buruzagiaren ordezkari batek bere hautagaitza aurkeztu du.

Hauteskunde Batzordea itxi eta bi ordu geroago aurkeztu du Caprilesek bere hautagaitza, erakundeak "epea luzatu" ostean.

AEBek Venezuelako bi diplomazialari kanporatu dituzte

Bestalde, AEBetako Gobernuak Venezuelako bi diplomazialari kanporatu ditu, iragan astean Venezuelak enbaxada estatubatuarreko bi ordezkari egotzi eta gero, Estatu Departamentuko iturriek jakitera eman dutenez.

Orlando Montañez Olivaras Venezuelako Enbaxadaren bigarren idazkaria eta Victor Camacaro Mata funtzionarioa kanporatzeko agindua eman zuten AEBek larunbatean. Dagoeneko bi ordezkariak Venezuelara itzuli dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea