Mundua -

Bahiketa

Errusiako eskola batean bahituta zeuden 4 emakumeak aske utzi dituzte

Bahitzaileak pizza bat eta freskagarri bat eskatu ditu gatibuak aske uztearen truke, eta dagoeneko atxilotu du Poliziak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaitu da ostegun honetan Errusia hegoaldeko eskola batean izandako bahiketa, eta bahituta zeuden lau emakumeak aske gelditu dira, Errusiako agintarien arabera.

Hasiera batean bahitutakoak bost zirela jakinarazi du Poliziak, baina Errusiako Barne Ministerioak gezurtatu egin du Poliziaren bertsioa. Bahitutako pertsonak lau izan dira guztira: bi irakasle, ikasle bat eta zaindari bat, eta guztiak ere onik daude, iturri ofizialen arabera.

Bahiketa gertatu den Astrajan hiriko alkateak esan duenez, bahitzaileak pizza bat eta freskagarri bat eskatu ditu gatibuak aske uztearen truke.

Poliziak atxilotu du dagoeneko bahitzailea, baina ez du oraindik identifikatu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea