Mundua -
Venezuelako hauteskundeak
'Capriles hiltzeko AEBaren eta CIAren planaz' ohartarazi du Madurok
Venezuelako eskuineko hautagaia hiltzeko plan bat dagoela uste du Madurok, "herrialdean kaosa sortzeko".
Erredakzioa
Nicolas Maduro Venezuelako behin-behineko presidenteak Barack Obama AEBen presidenteari ohartarazi dio "Pentagonoko eta CIAko (AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentrala) funtzionarioak Henrique Capriles hiltzeko plana egiten ari direla.
"Obamari ohartarazi nahi diot Venezuelan kaosa sortzeko plana egiten ari direla", esan du.
Jose Vicente Rangel presidenteorde ohi eta kazetariak egindako elkarrizketa batean esan duenez "iturri fidagarriek emandako informazioa da, eta helburua, Gobernuari errua botatzea da Venezuelan kaosa sortzeko".
Apirilaren 14an egingo dituzte hauteskundeak Venezuelan Hugo Chavezen ondorengoa hautatzeko.
Asteazkenean jada Madurok iragarri zuen "AEBetako eskuin muturreko taldeak Caprilesen aurka egiteko plana dutela".