Mundua -

Bisita Ekialde Hurbilean

Obama Palestinar Aginte Nazionaleko presidentearekin bildu da

Ismail Haniya Gazako lehen ministroak esan du bilera horretatik ez duela inolako emaitzarik espero.

Obama AEBetako presidentea eta Mahmud Abas Palestinar Aginte Nazionaleko presidentea. EFE.
Obama AEBetako presidentea eta Mahmud Abas Palestinar Aginte Nazionaleko presidentea. EFE.
Obama se reúne con Mahmud Abás en Palestina

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidentea Ramallahra joan da Mahmud Abas Palestinar Aginte Nazionaleko presidentearekin elkarrizketatzeko.

Zeremonia arin batean, banda militar batek AEBetako eta Palestinako himnoak jo dituzte, eta, ondoren, Obamak Salam Fayad gobernuburua eta Ministro Kontseiluko kideak agurtu ditu.

Zeremonia Mukataren zelaigunean izan da, Jassir Arafat lider historiko palestinarraren mausoleoaren ondoan. Obamak ez du hura bisitatzeko asmorik.

Palestinar Aginte Nazionalak Zisjordania gobernatzen du, eta bere telebista ofizialak ekitaldia zuzenean transmititu du. Gazan, ordea, Hamas mugimendu islamikoaren gobernuak ez du halakorik egin.

Obamaren kontrako manifestazioak

Kazetariei igorritako komunikatu batean, Ismail Haniya Gazako lehen ministroak esan du bilera horretatik ez duela "inolako emaitzarik" espero.

"Ez dugu espero Obamak politikaren ekuazioa aldatuko duenik. Ez dugu ikusten AEBetako politikak Israelgo okupazioari amaiera emango dionik", azaldu du.

Abas, ordea, "ziur" dago Obama AEBetako presidenteak eta John Kerry Estatu-idazkariak "bakea lortzeko bidean dauden oztopoak ezabatzen" jakingo dutela.

Bitartean, ehunka palestinarrek Ramallahko plaza batean manifestazioa burutu dute presidente estatubatuarraren kontra agertzeko.

Maan agentzia palestinarraren arabera, 300 bat pertsona manifestatu dira. Oinustu egin dira, eta, zapatak eskutan (bertako ohitura bat da), Obamaren kontrako esloganak oihukatu dituzte, "Israelen gerrako krimenak babesteari utzi" eta "AEB-Israel-Britainia Handia: beldurrezko hirukia", besteak beste.

Obama, Abbas, Mahmud Abbas, Abás, Ramala, Palestina, EFE

Obama, Abbas, Mahmud Abbas, Abás, Ramala, Palestina, EFE

(Mahmud Abas eta Barack Obama guardia militar bat ikuskatzen. EFE.)

Israelen kontrako erasoa

Gazatik jaurtitako bi qassam suziri Israelgo Sderot herrian erori dira gaur goizean, baina ez da inor zauritu.

Mahmud Abasek erasoa gaitzetsi du. "Abasek edozein jatorrikoa den zibilen kontrako biolentzia gaitzesten du", adierazi du Nemer Hamad presidentearen aholkulari politikoak komunikatu batean.

Obamak eta Abasek guardia militar bat ikuskatu dute, eta, ondoren, presidentearen egoitzara joan dira gobernuarekin biltzeko. Horren ostean, biak bakarrik bilduko dira.

Ondoren, Jerusalemera bueltatu aurretik, AEBetako presidentea El-Birehko Gazteen Zentrura joango da gazte palestinarrekin biltzeko. Arratsaldean, ordea, hitzaldi bat emango du Jerusalemen ehun bat israeldar unibertsitarioren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea