Mundua -
Hilik aurkitu zuten
Poliziak ez du uste Berezovskiren heriotzarekin inork lotura duenik
Putinen aurkari politikoa hilik aurkitu dute larunbat honetan Londresen. Poliziak ikerketa abiatu du enpresa-gizon errusiarraren heriotza argitzeko.
Erredakzioa
Polizia britainiarrak ez du uste Boris Berezovski errusiarraren heriotzarekin "inork lotura" duenik. Larunbatean topatu zuten enpresa-gionaren gorpua, Ascot herrian zuen etxean.
"Autopsia egin arte ezin dugu heriotzaren zergatiez hitz egin. Ez dago hirugarren pertsona batek lotura izango lukeen inguruko frogarik", esan du Poliziaren ohar batek.
Halaber, material nuklear eta kutsadura kimiko eta biologikoan adituak diren Erresuma Batuko hainbat Polizia agentek Boris Berezovski handiki errusiarraren etxebizitza miatu dute igandean, baina ez du ezer arriskutsurik topatu.
Segurtasun handia zabaldu dute errusiarraren etxebizitzaren inguruan Polizia unitatea hura heltzean. Poliziak zonaldea sokaz inguratu du auzokideen harrera galarazteko, BBC Erresuma Batuko telebista kateak jakinarazi duenez.
Berezovski Putin eta horren aldekoen aurkari politiko sutsua zen. Erbesteratu politikoa zenez, urteak zeramatzan Londresen. Halaber, hainbat iturrik diotenez, Alexandr Litvinenko Errusiako zerbitzu sekretuko agentearen heriotzarekin lotura izan omen zuen Berezovskik.