Mundua -
Irailaren 11ko atentatuak
Gorpuzkinak bilatuko dituzte New Yorkeko zero guneko hondakinen artean
Astelehenean hasiko dituzte galbahe eta azterketa lanak, biktimak identifikatzea ahalbidetuko duten gorpuzkinen bila.
Erredakzioa
2001eko irailaren 11ko atentatuen ondoren, New Yorkeko zero gunetik ateratarako hondakinak aztertzeari ekingo diote datorren astelehenean. Helburua, biktimak identifikatzea ahalbidetuko duten gorpuzkinak aurkitzea da.
Cas Holloway New Yorkeko alkateordeak adierazi duenez, azken bi urte eta erdian hondakin multzo handia atera dute zero gunetik, gutxi gorabehera, 450 metro kubiko. Hondakinak World Trade Center zegoen tokiko eta alboko kaleetakoak dira.
Irailaren 11ko atentatuetan 2.750 lagun inguru hil ziren, baina 1.634 pertsona identifikatu gabe daude oraindik. 2006an New Yorkeko alkatetzak gorpuzkinak bilatzeko eremua zabaldu zuen, hainbat giza hezur aurkitu ostean. Geroztik, 34 lagun identifikatzea lortu dute.
"DNA probak egiten jarraituko dugu, harik eta identifikatuko gabeko gorpuzkinak norenak diren jakin arte", adierazi zuen Hollowayek.