Mundua -

Bozketa historikoa

NBEko Batzar Nagusiak armen salerosketarako ituna onartu du

Armen salerosketaren negozioak urtean 70.000 milioi dolar mugitzen ditu.

'Al-Zarrar' tankea. EFE
'Al-Zarrar' tankea. EFE
'Al-Zarrar' tankea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak armen salerosketarako ituna onartu du bozketa historiko batean. Era honetan, orain hamarkada bat hasi zuten negoziaketa prozesu luze bati amaiera eman diote.

Costa Ricak aurkeztutako ebazpenak aldeko 154 boto izan ditu, 3 aurka eta 23 abstentzio.

Kontra bozkatu duten hiru herrialdeak Siria, Ipar Korea eta Iran izan dira. Lehengo astean jada hiru herrialde horiek ituna akordio bidez onartu ahal izatea eragotzi zuten.

Armen salerosketako negozioak urtero 70.000 milioi dolar mugitzen ditu. Orain, itun honekin, gutxieneko arau batzuk ezarri dira eta arma arinei ez ezik, tankeei eta gerraontziei ere eragiten die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea