Mundua -

Gertakaria

Hamahiru pertsona hil dituzte tiroz Belgrad hegoaldean

Gainera, beste hiru pertsona zauritu dira, ustezko hiltzailea tarteko. Dirudienez, familia barruko gatazka bat izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamahiru pertsona hil dituzte tiroz Belika Ivanca herrian, Belgrad hegoaldean (Serbia), ustez senitarteko batzuek izandako gatazka batean, Milorad Veljovic poliziaburuak jakitera eman duenez.

B92 irrati-katean egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, bi pertsona larri zauritu dira, krimenaren ustezko egilea, 60 urtekoa, tartean.

Gizona auzoko bost etxebizitzatako bizilagunen kontra oldartu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, eta sei gizonezko, sei emakume eta haur bat hil ditu.

Gainera, emaztea hiltzen eta gero bere buruaz beste egiten saiatu da, baina azkenean larri zauritu dira biak, Poliziaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea