Mundua -

Krisi politikoa Italian

Prodik hautagaitza utzi eta Bersanik dimisioa aurkeztu du

Prodik Italiako presidente izateko hautagaitza bertan behera utzi du, Parlamentuko laugarren bozketan kale egin eta gero. Pier Luigi Bersanik Alderdi Demokratako idazkari nagusia izateari utziko dio.

Italiako Parlamentua. EFE
Italiako Parlamentua. EFE
Italiako Parlamentua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Romano Prodi Italiako lehen ministro ohiak presidente izateko hautagaitza bertan behera utzi du gaur, Parlamentuko laugarren bozketan kale egin eta gero. Era berean, Pier Luigi Bersanik Alderdi Demokratako idazkari nagusia izateari utziko dio.

"Gaur ondratu egiten zitan kargu bat eskaini didate, nahiz eta nire bizitzako programetan ez sartu, kargu hau merezi nuela pentsatzen zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Bozketaren emaitzak eta dinamikak bizkarra eman digute aurrera jarraitzeko baldintzarik ez dago", idatzi du Prodik agiri batean.

Prodik ez du beharrezko gehiengo absolutua lortu laugarren bozketan, Italiako Parlamentuan.

1.007 boto-emaileek bozketan parte hartu dute sekretuan. Prodik aldeko 395 boto jaso ditu, Stefano Rodota legelariak 214 boto eta Anna Maria Cancellieri Barne ministroak 78.

Bihar bosgarren bozketa egin behar dute eta egoera gero eta zailagoa da.

Protestak

Gaurko bozketan, Diputatuen Ganberan protesta egin dute eta krispazioak gora egin du. PDLko kideak eta koalizioko bazkideek manifestaldia egin dute.

Parlamentutik kanpo Prodiren aurkako manifestariek mortadela ogitartekoak banatu dituzte. Prodik Mortadela ezizena du; izan ere, hestebete honetako lurraldean jaio zen.

Bozketan, Alessandra Mussolini Italiako diktadorearen biloba kamiseta zuri batekin azaldu da, eta protesta egin du. Bizkarrean "deabrua Prodiz janzten da" idatzita zuen.

Alessandra Mussolini camiseta contra Prodi EFE

Alessandra Mussolini camiseta contra Prodi EFE

(Alessandra Mussolini, Romano Prodiren aurkako kamisetarekin. EFE)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea