Mundua -

Martxa jendetsua

Ezkontza homosexualaren legeztapenaren aurkako manifestazioa Parisen

Poliziaren arabera, 300.00 lagun inguru izan dira martxan sexu bereko lagunen arteko ezkontza legeztatzeko proiektua bertan behera uzteko Frantziako Gobernuari eskatzeko.

Ezkontza homosexualen kontrako manifestazioa izan da Parisen. Argazkia: EITB
Ezkontza homosexualen kontrako manifestazioa izan da Parisen. Argazkia: EITB
Sexu berekoen arteko ezkontzen aurkako eta aldeko manifestazioak Parisen

0:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka frantziarrek parte hartu dute gaur Parisen ezkontza homosexualen legeztapenaren aurka izandako manifestazioan. Sexu bereko lagunen arteko ezkontza legeztatzeko proiektua asteartean bozkatuko dute Frantziako Parlamentuan.

Ezkontza homosexualaren aurka Parisen izandako hirugarren manifestazio handia da. Sexu bereko lagunen arteko ezkontzak legeztatzea François Hollandek hauteskunde-kanpainan hitzartutako konpromisoa da. Gaurko deialdiaren antolatzaileen ustez, milioi bat lagun bildu dira Parisko kaleetan. Hala ere, Poliziaren arabera, 300.000 manifestari inguru izan dira bertan.

"Hollande, zure proiektua bertan behera utzi", "Haur batek aita eta ama behar ditu" edo "Haurrak ez dira salerosten" izan dira manifestazioaren leloak. "Gure familia-ideiarekin amaitzen du Gobernuaren erabakiak, homosexualek ezin dute haurrik adoptatu", salatu du Xabier Marseillako ikasle batek.

Manifestazioaren segurtasuna bermatzeko 1.000 bat agente izan dira lanean, muturreko eskuindarreko taldeek indarkeria-ekintza egiteko arriskua zegoelako.

Hemendik bi egunera Frantziako Parlamentuak ezkontza homosexualak legeztatzeko proiektua bozkatuko du eta litekeena da onartzea. Hala ere, gaurko martxako parte-hartzaileek azpimarratu dutenez, legeak ez du mugimendua geldituko, eta mobilizazio berriak iragarri dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen?