Mundua -

Denda batean

Bost lagun hil dira Errusia hegoaldean gertatu den tiroketa batean

Tiroketa denda batean gertatu da, ustez lapurreta saiakera batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost lagun, horien artean 14 urteko neskato bat, hil dira Belgorod herrian, Errusia hegoaldean, gertatu den tiroketa batean, bertako poliziak jakitera eman duenez.

"Azken datuen arabera, bost dira tiroketan hildako lagunak: hiru dendako saltzaileak dira eta bi handik pasatzen ari ziren lagunak. Halaber, beste pertsona bat zaurituta dago", esan dio Interfax agentziari Errusiako Poliziaren bozeramaile batek.

Badirudi erasotzaileak bi direla, eta tiroketaren ostean hiriaren kanpoaldeko autoen merkatu batean ezkutatu direla.

Iturri horren arabera, erasotzaileek eskopetak erabili dituzte tiroak egiteko eta ustez lapurreta saiakera bat izan da.

Aurretik, Errusiako agentziek sei hildako zeudela esan duten arren, bertako agintariek bost lagun hil direla berretsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea