Mundua -

Ramenskoe herrian

38 hildako Mosku inguruko ospitale psikiatriko batek su hartu ostean

41 pertsona zegoen eraikinaren barruan suak hartu duenean. Gehienak garrek erreta hil dira eta gutxi batzuk kea arnastuta.

Hipotesi guztiak zabalik ditu Poliziak. Irudia: EiTB
Hipotesi guztiak zabalik ditu Poliziak. Irudia: EiTB
38 pertsona hil dira Errusian, psikiatriko batean piztutako sutean

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 38 pertsona hil dira ostiral honetan Moskuko eskualdeko ospitale psikiatriko batean izandako sutean, RIA Novosti agentziak Osasun Ministerioa aipatuta zabaldu duenez.

38 hildakoetatik 29 erreta hil dira, gainerako zazpiak kea arnastuta, ordea, ezbeharra izandako lekutik gorpuak atera ostean bertako agintariek esan dutenaren arabera.

"Orain arte, kiskalitako eraikinetik 36 hilotz atera ditugu. Zazpi kea arnastuta hil direla esaten dute zantzuek, gainerakoak erreta", Irina Gumennaya Lurraldeko Instrukzio Batzordearen bozeramailearen esanetan.

Bi gaixo baino ez dira onik atera, erizain batek eraikina suak hartuta zegoenean atera dituelako. Sutea 03:00etan piztu da (osteguneko 23:00etan GMT).

Sutea Ramenskoe herrian dagoen ospitale psikiatrikoan piztu da, antza, zirkuitulabur batek eraginda, 41 pertsona, gaixo eta langileak, barruan zeudela.

"Hipotesi guztiak daude zabalik, nahita piztutako suterena ere bai", ikertzaileen arabera, nahiz eta litekeena gaizki itzalitako zigarro bat edo zirkuitulabur bat izatea den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea