Mundua -

Erresuma Batua

13 neskatori sexu-erasoak egin izana aitortu du Stuart Hall aurkezleak

Epaileak zigorra erabaki arte, bermepean aske izango da 83 urteko aurkezle ezaguna. Atxilotu zutenean, BBCk kaleratu egin zuen.

Stuart Hall aurkezle ingeles beteranoa. Artxiboko argazkia: EFE
Stuart Hall aurkezle ingeles beteranoa. Artxiboko argazkia: EFE
Stuart Hall aurkezle ingeles beteranoa. Artxiboko argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Stuart Hall aurkezle ingeles ezagunak aitortu egin du 1967 eta 1985 urteen artean 9 eta 17 urte bitarteko 13 neskatori sexu-abusuak egin izana.

Prestongo Auzitegian (Ingalaterra) egin zuen aitorpena, duela hilabete, baina berria ez da gaur arte zabaldu, komunikabideei ezarritako debekuagatik.

Azken hamarkadetan, Erresuma Batuan, aurkezle ezagunenetakoa izan dena bermepean aske izango da datorren ekainaren 17an epaileak zigorra erabaki arte.

Crispin Aylett abokatuak esan duenez, Hallek barkamena eskatu nahi die bere biktimei.

Epaiketan, Halli leporatutako erasoen inguruko xehetasunak eman ziren. 80ko hamarkadan, adibidez, eskua arroparen gainetik pasatuta jazarri zuen 9 urteko umea bat; 13 urteko neskatila bati, berriz, ahoan musu bat eman zion, "jendeak eskerrak emateko beste modu batzuk" behar dituela esan ostean.

Hall joan den abenduan atxilotu zuten. Orduan agiri bat kaleratu zuen akusazioak "kaltegarriak, krudelak eta faltsuak" zirela nabarmenduz.

2012an, Isabel II.ena erreginak urtero banatzen dituen Inperio Britainiarraren Ordena izeneko domina eman zion.

50 urte baino gehiagoz, Erresuma  Batuko komunikabideetako aurpegirik ezagunenetakoa izan da.

Abenduan atxilotu baino lehen, BBCren irratian batean ari zen lanean, futbol partiden inguruko iruzkinak eginez. Radio Times kirol aldizkariarentzat ere idazten zuen, astean behin.

BBCk kaleratu egin zuen Hall abenduan atxilotu zutenean, eta auzia argitu bitartean ez zuela berriro kontratatuko agindu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea