Mundua -

Ustelkeriagatik

Biziarteko espetxe zigorra ezarri diote goi kargudun bati Txinan

Shandong probintziako gobernadoreorde ohia ustelkeria delituengatik kondenatu dute. 1,5 milioirainoko eroskeria leporatu diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako Nankin hiriko epaimahai batek goi kargudun bati, Shandon probintziako gobernadoreorde ohiari, biziarteko kartzela zigorra ezarri dio ustelkeriagatik. Guztira 12,23 milioi yuaneko (1,5 milioi euro) eroskeria delituak egotzi dizkiote, Xinhua berri agentziak jakinarazi duenez.

Huang Sheng, kondenatuak, 21 enpresen eta pertsonen donazioak jaso zituen 1998 eta 2001 artean hainbat laguntzaren truke.

Epaimahaiak, halaber, kondenatuari ondasunak konfiskatzeko agindu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina gaur