Mundua -

Epaiketa

Terrorismo neonazia, akusatuen aulkian Alemanian

Beate Zschape neonazia akusatuen aulkian eseri da, 10 pertsona hil dituen talde bateko kide izatea egotzita.

Beate Zschape neonazia, epaiketa hasi baino lehen. EFE
Beate Zschape neonazia, epaiketa hasi baino lehen. EFE
Terrorismo neonaziaren aurkako epaiketa hasi da, Alemanian

0:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Justiziak epaiketa abiatu du gaur Beate Zschape 38 urteko neonaziaren aurka. Klandestinitate Nazionalsozialista (NSU) taldeko kide da, bizirik dagoen kide bakarra hain zuzen ere, eta 10 pertsona hiltzea egozten diote. Auziak, gainera, kolokan utzi zuen Poliziaren eraginkortasuna.

Zschape jantzi ilun batekin eta lasaitasuna erakusten sartu da epaiketa aretora. Saioa ateak itxita egingo dute, baina hasi baino lehen kazetari ugari sartu ahal izan da, eta argazkiak egin dituzte.

Horrekin batera beste lau auzipetu eseri dira, NSU talde neonaziari laguntzea egotzita.

Taldeak bederatzi etorkin (zortzi Turkiakoak eta bat Greziakoa) eta polizia bat hil zituen, 2000. eta 2007. urteen artean.

Epaitegiaren kanpoaldean, ezkerreko hainbat taldek elkarretaratzea egin dute, hilketak guztiz argitzea eta Poliziari erantzukizunak zehaztea eskatzeko. Izan ere, agenteek hainbat akats egin zituzten ikerketan, eta epaiketan hori ere ebatzi beharko dute, zeharka bada ere.

Epaiketa polemikarekin etorri da, auzitegiak ukatu egin baitzien Turkiako kazetariei aretoan egotea, eta horiek Auzitegi Konstituzionalera jo behar izan zuten.

Alemania epaiketa neonazi Beate Zschape EFE

Alemania epaiketa neonazi Beate Zschape EFE

Beate Zschape neonazia, epaiketa hasi baino lehen. EFE

Lehen aldia da Alemanian muturreko eskuinaren hilketen kasuetan terrorismo hitza erabili dutena.

Zschape 2011. urteko azaroaren 8an kartzelatu zuten, bere burua Poliziari entregatu eta gero. Aldez aurretik, su eman zion NSUko beste bi kiderekin batera bizi zen etxeari.

Bi kide horiek hilik agertu ziren lau egun lehenago, autokarabana batean. Poliziaren ustez, bere buruaz beste egin zuten, banku batean lapurreta egin eta euren buruak inguratuta ikusi eta gero.

Epaiketan 80 saio egingo dituzte, 2014. urteko urtarrila arte, baina baliteke luzatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea