Mundua -

Armada

AEBek 'ziber-erasoak' egitea leporatu diote Txinari

Pentagonoaren arabera, Txinak sistema informatikoen kontrako erasoak egiten ditu AEBek "duten gaitasun militarra ezagutzeko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Pentagonoak Gobernu estatubatuarraren eta Defentsarekin lan egiten duten enpresen kontrako 'ziber-erasoak' egitea leporatu dio Txinari.

"2012an, mundu osoko sistema informatikoetan sartu dira, AEBetako Gobernuarenetan besteak beste, eta batzuk zuzenean leporatzen dizkiegu Txinako Gobernuari edo Armadari", adierazi dute Pentagonoaren urteko txostenean, Kongresuan.

Eraso informatiko horien helburu nagusia industria teknologia lapurtzea omen da, baina baita "AEBetako Defentsaren sarea marraztea eta bion artean krisiren bat sortzen bada, dugun gaitasun militarra ezagutzea".

Gainera, Pentagonoak ohartarazi duenez, Txina inbertsioak egiten ari da teknologia informatikoan, AEBen zaintza militarra blindatzeko eta AEBetako zaintza militarra Txinako kostatik gutxienez 2.000 miliara urruntzeko.

Txosten horren arabera, Txinak 135.000 eta 215.000 milioi dolar artean ditu Defentsan inbertitzeko, eta ez dago jakiterik diru-partida gehienak nora doazen. Dena dela, aipatu behar da Txinaren Aurrekontua AEBenaren herena dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina gaur