Mundua -

Parlamentua berritzeko

Borisov da garaile Bulgarian, inkesten arabera

Ia 7 milioi bulgariarrek izan dute gaur boza emateko eskubidea. 45 alderdi politiko izan dira lehian, baina lauk besterik ez dute lortuko ordezkaritza Parlamentuan.

7 milioi herritar inguruk du Bulgarian boza emateko eskubidea. Argazkia: EFE
7 milioi herritar inguruk du Bulgarian boza emateko eskubidea. Argazkia: EFE
7 milioi herritar inguruk du Bulgarian boza emateko eskubidea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boiko Borisov Bulgariako lehen ministro ohia da hauteskundeetako garailea inkesten arabera.

Horien arabera, GERB Bulgaria Europan Garatzearen Aldeko Herritarren Alderdiak bozen % 30 lortu ditu, Alderdi Sozialistak baino hiru eta sei puntu arteko abantailarekin.

Normaltasuna eta espero baino parte-hartze handiagoa izan dira gaurko protagonistak Bulgarian, Parlamentua berritzeko hauteskunde-egunean.

Ia 7 milioi bulgariarrek izan dute gaur boza emateko eskubidea.

45 alderdi politiko izan dira lehian, baina lauk besterik ez dute lortuko ordezkaritza Parlamentuan, inkesten arabera.

Europako Garapenerako Herritarrak alderdi kontserbadorea da faboritoa. Herritarrek kaleetan egindako protesten ostean, joan den otsailean dimisioa aurkeztu zuen. Hala ere, Alderdi Sozialistarekin alderatuta, gaurko deialdian abantaila izango luke.

Hala eta guztiz ere, ez batak ez besteak ez du bakarrik gobernatzeko gehiengo nahikorik lortuko. Horrek koalizioa eratzera behartuko du, eta auzia zaila izango da, alderdi politikoen arteko desadostasunak direla eta.

Klima sozial konplikatua

Otsailean Boiko Borisov kontserbadoreak dimisioa aurkeztu zuen, bizitza-maila baxuagatik eta klase politikoko etsipenagatik herri-protestek bultzatuta.

Bulgaria Europar Batasuneko herrialde txiroena da. Herritarren % 22ak hilean 155 euroko soldatarekin bizi du, eta herritarren % 49k txiro izateko arriskua du, Eurostateko azken datuek diotenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea